En directo

Suharri Aranburu taldeko abeslaria izan da MusikHaria saioan debuteko lanaz hizketan. Musika indartsua da M I N taldearena eta dinamikekin asko jolasten duena. Zer esanik ez efektuekin edota armoniekin ere, eta, gainera, zuzenean are interesgarriagoa da beren proposamena.
Hard rockaren ohiturei jarraika, teklatuaren doinuak ere entzun daitezke, Maite Martiarenaren eskuek landuak, eta horrek ematen dio ukitu desberdin bat. Batzuetan unibertso batetik gabiltza baina besteetan lekuz aldatzen gara, esaterako, ‘Garai berri bat’ kantuan Pi.L.T. taldea etortzen zaigulako burura.
Getariako gaztetxearen agur kontzertuan izan ziren aurreko asteburuan eta, larunbat honetan, Zumaiako Sanpedroetan, izango dira Belako eta Indigø taldeekin batera. Atzetik, uztailaren 24an, Gasteizen izango dira, eta, beranduago, irailaren 19an, Iguzkitzan. Goiko aldean duzue Suharri Aranbururekin izan genuen elkarrizketa.




