En directo

Izortze Santin Gomez EHUko doktoreak hainbat ikerketa azaldu dizkigu Bigarren Kafean. Hasteko, haurretan obesitateak DNAn marka epigenetikoak uzten dituela ondorioztatu duen lana aztertu dugu. «Gure DNA liburutegi bat bezalakoa da, eta gene bakoitza liburtegi hortako liburu bat da; liburuetan zer irakurri jakiteko, post-itak erabiltzen ditugu, bada, horixe dira marka epigenetikoak, beraiek esaten dute zein gene aktibatu behar diren eta zein isilarazi behar diren».
Minbiziari heldu diogu ondoren. Izan ere, 14 proteinen detekzioan oinarritako biomarkatzaile bat aurkitu dute, biriketako minbizia diagnostikatzeko balio duena, minbizia garatu baino 5-6 urte lehenago. «Detekzioa eta prebentzia beti izango da tratamendua baino hobea» esan du Santinek. Labur azalduta, «ikusi dute biriketako minbizietan trantsizio egoera bat ematen dela, hori detekatau dezakegu eta aurreikusi pertsona batek minbizia garautko dutel ala ez». Gainera, Minbizia tratatzeko CRISPR-CAs9an oinarritutako estrategia terapeutiko berri bat ere azaldu digu zientzialariak.
Amaitzeko, Ameriketako Diabetesaren Asoziazioaren (ADA) kongresuko txutxumutxuak ere ekarri dizkigu Diabetes Care aldizkari prestigiotsuaren editorea den ikertzaile bat bota dute, sarreran artikulu zientifikoen kopiak banatzen ari zenean. Arrazoia, EEBBan zientzian egiten ari diren errekorteak salatzeko artikulu bat idaztea izan da.



