En directo

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria
Entrevista
Jon Arruti
Euskal Aire Kirol Federazioko lehendakaria

«Nazioarteko izar handiak izango ditugu gurean, baita euskal parte-hartzea ere»

Ekainaren 21ean abiatuko da 2026ko X-Pyr edizioa, Pirinioak parapentez eta oinez gurutzatzen dituen erronka. Nazioarteko izarrik handienak izango dira bertan, baina baita euskal parte-hartzea ere: Mattin Iñiguez eta Aner Bueno, Euskal Selekzioaren izenean.

«Nazioarteko izar handiak izango ditugu gurean, baita euskal parte-hartzea ere»

Loading player...
Mattin Iñiguez hegan.
Mattin Iñiguez hegan. (X-Pyr)

X-Pyr lasterketak Pirinioak zeharkatuko ditu Ekainaren 21etik aurrera, Hondarribitik abiatu eta El Port de la Selvan izango dute helmuga. Parapentez eta oinez egin beharko dituzte ibilbideko kilometro danak parte hartzaileek, eta nazioarteko izar handiak izango dira bertan, baita euskal parte-hartzea ere. Mattin Iñiguez zegamarra eta Aner Bueno azpeitiarra izango ditugu Euskal Selekzioa ordezkatzen. 

Euskal Aire Kirol Federazioko lehendakari Jon Arrutirekin hitz egin dugu erronkaren inguruan, Nafarroako Aire Kirol Federazioarekin elkarlanean antolatutako txapelketa baita honakoa, Alpeetan egiten den Red Bull X-Alps lehiaketaren anai txikia.

Jaurlaritza Logoa