En directo

Bigarren Kafea

100 egun Zinemaldirako

Irailaren 18an hasiko da Donostiako Zinemaldiaren edizio berria. Geratzen diren 100 egun hauek nolakoak izango diren azaldu digu Joxean Fernandezek. 

 

100 egun Zinemaldirako

Loading player...
Rebordinos eta Beloki aurtengo Zinemaldiko kartelarekin
Rebordinos eta Beloki aurtengo Zinemaldiko kartelarekin (Andoni Canellada | FOKU)

100 egun. 100 egun falta dira Donostiako Zinemaldia hasteko. Irailaren 18tik 26ra ospatuko da aurtengo edizioa, baina udako oporrak eta herriko festak tarteko, askori urruti dagoela irudituko zaie. Ez ordea Zinemaldian lanean ari direnei. 

Zer gertatzen da 100 egun hauetan? Noiz hasten dira iristen lehen gonbidatuak? Zer erabaki hartzen dira orain eta zein daude itxita duela hilabete batzuetatik hona? Gaur, normalean ezkutuan egoten den makineria hori ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Joxean Fernández, Donostia Zinemaldiko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Euskadiko Filmategiko zuzendaria etorri zaigu. 

«Uste dut urtero, Zinemaldirako 500 edo 600 pelikula ikusten ditudala» aitortu digu. Besteentzako astakeria dena, berarentzat pasioa da. «Nekea hor dago, baina zinema zaletasuna handiagoa da nekea baino». 

Aurten ikusiko dugunari buruz galdetu diogu. «Egunkarietan edo irratian ikusten ditugun albisteak, gero ikusiko dira pelikuletan: gerrak, iskanbilak, fasixmoa...Hori da zinema, mundua pantaila handi batean agertzea». Luze eta zabal aritu gara Joxean Fernandezekin. 

Jaurlaritza Logoa