En directo
Bi ostiraletik behin Iraia Cambra, NAIZ Irratiko lankidea izaten dugu ZEBRABIDEAN aktualitateko kontuez hizketan. Gaurkoa aktualitateko gai bat izan daiteke, edo ez. Iraiari asko gustatzen zaio galdera pertsonalak egitea: Zermoduz zaude? Zer gertatu zaizu? Zergatik zaude horrela? Zerk eragin du zu horrela egotea?
Hainbat dira Iraiak egunero lankideei egiten dizkien galderak, eta gaurkoan, galdera horien biktima nagusia ekarri du Zebrabidera: Ion Garate, NAIZ Irratiko lankidea.
Hainbat izan dira ateratako ondorio zein hausnarketak. «Gaizki egotea, gaizki ikusia dago» izan da horietako bat. Gehiago entzun nahi? Animatu ZEBRABIDEA gurutzatzera!


