En directo

NAIZ irratia

Murua eta Amiano, B Serieko txapelaren bila

B Serieko Buruz Buruko txapelketak txapeldun berria izango du larunbat honetan. Ander Murua eta Unai Amiano ariko dira nor baino nor gehiago Labrit pilotalekuan. Arrasatearrak urteko bigarren txapela bilatuko du. Irundarrak Lau t'Erdiko arantza kentzea.

Murua eta Amiano, B Serieko txapelaren bila

Loading player...
Unai Amiano eta Ander Murua finalaren atariko material aukeraketan.
Unai Amiano eta Ander Murua finalaren atariko material aukeraketan. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Txapeldun berria izango du larunbat honetan B Serieko Buruz Buruko Txapelketak. Ander Murua eta Unai Amiano ariko dira elkarren aurka Labriten, eta bien ibilbidea ikusita, ikusmin handia piztu du finalak. Arrasatearrak denboraldiko bigarren txapela eskuratu nahi du, Binakakoa irabazi ostean; irundarrak, berriz, Lau eta Erdiko finaleko arantza kendu nahi du, etxean Senarren aurka galduta.

Aurrekaria ikusita, lehia estua espero da Labriten. Murua sasoi betean iritsi da finalera, urte hasieratik erakutsitako sendotasunari jarraipena emanez. Amianok ere txapelketa oso sendoa egin du, eta aukera paregabea izango du profesional mailan beste pauso bat emateko.

Eta Katedrako kinielek bakoitzak buruan dituen pelikulak kontatzeko aukera ematen du, bide-orri ezberdinak, xelebreak batzuetan. Nor helduko da 6 tantora lehenengo? Nor 12.era? Berdinketarik izango al da? Auskalo! Horretan aritzen gara gu ere ostegunetako tertulietan, gure usteak plazaratzen, baina badakizue: usteak erdia ustel! Edo ala diote behintzat.

Jaurlaritza Logoa