En directo

Andoni Ollokiegi Olaetxea, Pasai Donibanen jaio zen 1992an. Talde hauetan egon da: Club de los Poetas Tuertos, Rock Therapy, el Quinto Con Tenedor (disko bat), K22, Olloki (3 disko). Ez da aita.
Pixka bat despistatua da, baina interesa duen gauzetan adi dago. Hiru interesgune nagusi ditu: musika, dinosauroak eta politika. Entzuten dituen gauzekin konexio handiagoa dauka. Artista bezala, adimen artifizialarekin beldurturik dago. Solasaldian ez du malkorik jaurti, baina begiak dirdiratsu jarri zaizkio une batean. Enpatikotzat du bere burua. Lasai eta eroso bota ditu gogoetak, kanpora eta barrura begirakoak. Jatortasunetik hitz egin du.
Andoni Ollokiegi ‘Olloki’-k Otea Lili solasaldian utzitako pasarteen laburpena duzu hemen. Tipo interesgarria da.
«Munduan estimulu gehiegi daude, eta saiatzen naiz adi egoten, saiatzean dago askotan kontua»
«Psikologikoki motibazioa galdu egin nuen ikasketekin, hainbat arrozoi zirela medio, ikasketekin etorkizun tristea ikusi nuen, aspirazio gutxi»
«Musika intuizioa da, pertsonalagoa da, horrela hartzen dut».
«Kapitalismoa oinarritzen da diru gehiago edukitzean eta ez bizitza pozgarriago bat izatean».
«Anduezak euskararen kontrako astakeriak esan ditu azkenaldian».
«Faxismoak ikaratzen nau jende asko konbentzitzen dituelako haren ideiek, eta gizakiok, oro har, heriotzak ikaratzen gaitu ezezaguna delako».
«Heriotza programatu daiteke, baina modu etiko batean, eutanasia bezala».
«Faxismoa gorrotoa da, eta desprogramazio kolektibo bat behar da ideiak horiek borrokatzeko».
«Gorrotoa, askotan, ez dator arrazoietatik baizik eta sentimenduetatik»
«Euskal Herria zapalduta dago baina ez genuke oraintxe bertan lortuko gure independentzia guk nahiko genukeen moduan, beraz oraindik ez da garaia horren inguruko errefendum bat egiteko».
«Komunista naiz eta aldi berean independentista».



