En directo

NAIZ Irratia

«Bertsio ofizial batek ezartzen duena pareta bat da»

‘Basajaun 1997’ dokumentalaren ekoizpenak eta Pako Aristiren ikerketa berriak, Josu Zabalaren desagerpena agritzen lagundu nahi du, baita gerra zikina estaltzeko Espainiako Estatuan existitzen diren egiturak salatu ere. Nerea Zabala Josuren arreba eta Amaia Erdozia izan dira NAIZ Irratian. 

«Bertsio ofizial batek ezartzen duena pareta bat da»

Loading player...
Nerea Zabala eta Amaia Erdozia, NAIZ eta GARAren erredakzioan.
Nerea Zabala eta Amaia Erdozia, NAIZ eta GARAren erredakzioan. (NAIZ Irratia)

Josu Zabala Salegi ‘Basajaun’-en kasuaren inguruan «memoria publikoari ekarpena» egiteko ‘Basajaun 1997’ dokumentala egiteko prozesua hasi dute. Aldi berean, Pako Aristi kazetari eta idazleak zuzendutako ikerketa berri bat abian da. Zabalaren desagerpenari buruzko xehetasunak eman ditzaketen pertsonen bila ari dira orain. Abian diren lanketa hauetan sakontzeko NAIZ Irratiko estudioetan daude, Amaia Erdozia, Ilunpetik Argira herri ekimeneko bozeramalea eta Nerea Zabala, Josu Zabalaren arreba. 

«Bertsio ofizial batek ezartzen duena pareta bat da», dio Nerea Zabalak, «ikerketak jada pareta batekin jotzen du, justiziak pareta horrekin jotzen du, egiak pareta horrek jotzen du. Bertsio ofizialak esaten badu pertsona hori suizidatu egin dela, dena biziatuta dago eta pareta hori jotzen du», gaineratu du. 

Jaurlaritza Logoa