En directo

Langile borrokaren inguruko hitzaldiak, ekimenak eta hausnarketarako espazioak prestatu ditu Errondabide Kultur Elkarteak ‘Hilabete Gorria’ren baitan. Tartean izango dira, besteak beste, Martxoak 3 liburuaren aurkezpena, Etxebarrieta Memoria Elkartearen eskutik eta munduaren trantsizioaren inguruko solasaldiak. Leninen jaiotzaren 100. urteurenarekin bat eginez Sobietar Batasunean sortutako posterren erakusketa era ikusgai dago dagoeneko. Bilboko Alde Zaharreko auzokideek ondu duten hilabetearen inguruan aritu da Amaia Boske, Errondabide Kultur Elkarteko kidea NAIZ Irratian.





