En directo

Thierry Biskari (Anhauze, 1976). Merkataritza ikasi zuen Baionan. Landetxea eramateko Sukaldaritza eta Baserriaren kudeaketa ikastaroak egin zituen. Baionako Kontserbatorioan diploma atera zuen. Ofizioz musikaria da eta Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoan kulturgintzan egiten du lan. Abeslaria da, baina txalaparta eta perkusioak ere jotzen ditu. Hau da bere musika ibilbidea: Bost Gehio, Txitxab, Bolbora, Hegalka, Triki Traka, Kokin, Kalakan, Manez, Manez eta Kobreak. Bi seme ditu. Naturarekin harremana du, mendiarekin, baina batez ere kultura eta euskararen transmisioarekin. Maiz galdetzen dio bere buruari bi horiek nola uztartu al diren, eta murgiltzea nola eman daitekeen. Bizipenak kontatzeko ohitura du. Gertuko solaskidea da, adibideen lagun.
Thierry Biskari musikariaren solasaldiak erakutsiko digu oinak lurrean dituela ari dela, lasai eta xumetasunetik botatako laginak dituzu ondorengoak:
“Ipar Euskal Herriko kultura transmisioa aldatu da. Lehen ahoz aho egiten zen modu naturalean, familietan, kalean, herrietan, oraino ere bai, baina aldatu da. Kulturaren transmisiorako bolondresen kopurua jaitsi da, baita Hego Euskal Herrian ere”.
«Gaur egun, ikastetxeetan euskara dago lehen planoan baina kultura ez, eta hor badugu arazo bat. Euskarak eta kulturak elkarrekin joan behar dute. Murgiltze hori landu behar da, bestela kezkagarria da».
«Integrazioa eta transmisioa erronka handi dira».
«Ipar Euskal Herrian folklore hitza ez dugu maite izan, baina batzuetan jan gaitu, eta esan ohi dugu ‘ni ez naiz hori, ez naiz lauburu bat eta piper gorri bat’. Turismoa da nagusi gure herrian eta batzuek erabiltzen dute folklorea merkataritzarako».
«Abia puntua da kultura herrikoia bultzatzea, sinpleki praktikatzea arte desberdinak, kultura bizitzea».
«Arazoa da nola nahi dugun transmititu eta hori bakoitzaren ardura da».
«Zaila da denen interesak betetzea, naturan hor daude ardi, hartz eta otso, eta bizikidetasuna ez da erraza».
«Ez dut uste Jainkorik dagoenik, nahi eta jende askok bilatzen duen, jendeak behar du, baina ez dakit zergatik. Nik ez dut behar».
«Denok izan gaitezke zoro. Ero daudenei pilulak eman ohi zaizkie, baina hori droga bat da eta droga sartzen denean gorputzean badaki zer dagoen. Batzuek diote oreka dakarkiela».
«Gizakiak izugarrizko astakeriak egin ditzake, atzo eta gaur».
«Agian beharrezkoa da polizia, batzuetan astakeriak egiten ditu, beste batzuetan laguntzak ematen ditu».



