En directo

Esku pilotako txapelketarik handiena den Buruz Burukoak hartu du martxa, Binakakoa amaitu bezain pronto. Dagoeneko izen handi batzuk bidean geratu dira, final-zortzirenetan kanpoan geldituta, baina horrek ez du esan nahi final-laurdenetako ligaxkan ariko direnak maila apalagokoak direnik. Aitzitik, bi multzo ikusgarri osatu dira, eta asteburu honetan bertan abiatuko dira partida zein baino zein erakargarriagoak.
Multzoen artean, hala ere, A multzoak pizten du arreta berezia: bertan izango dira hiru Buruz Buruko txapeldun —Altuna, Laso eta Jaka—, eta laugarrena ere ez da nolanahikoa, Dario errioxarra. B multzoan ariko dira, berriz, Artola, Larrazabal, Zabala eta Peña.
Txapelketarekin batera Katedrako kinielak ere abian dira, eta hemen ere ez dira faltako jardunaldia irabazten dutenentzako sariak. NAIZ irratiko taldetxoa, gainera, dagoeneko irekia da; beraz, ez duzue gakorik behar bertan sartu eta gurekin lehiatzeko.


