En directo

Zientziaren leihoa zabaldu dugu beste behin Bigarren Kafean. Alzheimerra eta bularreko minbizia tratatzeko txerto pertsonalizatu bati buruz ariko gara lehenik eta puzkarren inguruan, ondoren.
Alzheimerrari dagokionez, AEBetako ikerketa talde batek hartzaile artifizialak sartu ditu astrozitoetan, nerbio-zelula mota bat, Alzheimer gaixotasunaren bereizgarriak diren amiloide-plakak gutxitzeko helburuarekin. Saguetan egindako esperimentuetan, amiloidea nabarmen murriztu zela ikusi zen, nahiz eta animalien portaeran ez zen aldaketarik nabaritu.«Emaitzak oso interesgarriak diren arren, esan beharra dago saguetan egindako lan bat dela eta gizakietan horrela den ikusi behar dela» azpimarratu du Santinek.
BioNtech enpresak eginiko ikerketa batean bularreko minbizia tratazeko mRNA-n oinarritutako txerto pertsonalizatua garatu duela ikusi dugu ondoren. Ikerketa honetako aurkikuntzen erakusten dute bularreko minbizian RNA-txertoak bideragarriak direla eta etorkizuneko ikuspegi eta mekanismoetan laguntza bezala erabili ahal izango direla. Ikerketaren egileen iritziarekin bat dator Santin, bere ustetan, «emaitzak oso interesgarriak dira baina lmitazio batzuk daude».
Azken ikerketa «ikerketa bitxia» bezala definitu du EHUko doktoreak. Maryland Univertsitateko ikerlari batzuek hesteetako mikrobioen metabolismoa aztertu dute. Mikrobio horien hidrogeno ekoizpena neurtzen saiatu ziren oxigenorik gabeko kamera batean sentsore bat jarriz, baina lortu nahi zuten emaitzarik gabe. Hala ere, amorerik ez eman eta frgoa 'natural' bat eginez espero ez zuten emaitza lortu eta ikerketa aurrera eraman zuten ikerlariek. Horrela sortu zen 'smart underwear', puzkarrak neurtzen dituen sentsorea.


