En directo

Bigarren Kafea

Erantzunik gabeko itxaronaldia Dietista-Nutrizionistentzat

Era ezberdinetara Eusko Jaurlaritzarekin eta Osakidetzarekin harremanetan jarri ondoren, erantzunik gabe jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten elkargoak.

Erantzunik gabeko itxaronaldia Dietista-Nutrizionistentzat

Loading player...
nutrizionista bat lanean
nutrizionista bat lanean (Yaroslav Shuraev)

EDINEO Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten elkargo ofiziala da, eta besteak beste, lanbidea antolatzea, ezagutaraztea eta langileen beharrei erantzutea dituzte helburu nagusitzat. Horrez gain, intrusismoaren aurka borrokatzeko eta enplegua sustatzeko lana ere egiten dute. 

Enplegua sustatze horretan, sektore publikoan plazak lortzeko bidea ere egiten ari dira, baina, badira bi hilabete, urtarrilean prentsa ohar baten bidez haien egoeraren berri eman eta ahotsa altxa duela elkargoak. Zergatik? 28 urte pasa direlako Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari Dietista-Nutrizionista plazak sortzeko agindua eman zionetik eta oraindik erantzun eta ekintzen zain jarraitzen dutelako. 

Egoeraren berri izateko eta eman dituzten pausuen inguruan gehiago jakiteko asmoz, gaur Bigarren Kafean Mª Jose Ibañez elkarrizketatu dugu, EDINEOko lehendakaria.

Jaurlaritza Logoa