En directo

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Jonkass

Ikusentzunezkoan bidea egindakoa da Jon Castañeda zornotzarra, Jonkass. Bere ibilbidea eta ikuspegia izan ditu hizpide Otea Lili saioan. 

Jonkass

Loading player...
Jonkass NAIZ Irratiko estudio nagusian
Jonkass NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Jonkass edo Jon Castañeda (Zornotza, 2001). Kazetaritza ikasi du. Irratian eta telebistan ibili izan da gehien bat eta bertan denetarik egin izan du. Euskara irakaslea da. Talde hauetan egon da: Erruki erromeria, Akerbeltz eta 2025ean Jonkass bakarkako proiektua eraiki du eta ‘DAM’ diskoa argitaratu du.

Jonkass introspektiboa da, ez da batere barnerakoia. Hausnarketak partekatzeko egiten ditu. Hiztuna da, gogoetarako gogoa du beti, berritsua da eta ez da ahalketzen den horietakoa. Otea Lili saioan modu horretara agertu da, lasai eta kanpora begira barru-barrutik. Alaitasunak gidatzen du joan batera edo bestera. Pertsona kuriosoa da.

Jonkass komunikatzailea da, kazetaria eta kantaria. Introspekziotik lantzen du bere bizitza. Lagin mutur honek argi erakusten du Jonkass zer den:

«Elizaz eta erlijoaz paso egiten dut, baina balore kristauak onak izan daitezke. Dena den seme edo alabarik izango banu ez nituzke erlijio-ikastetxe batera eramango».

«Espero dut beste bizi mota bat badagoela hor galaxian. Pertsona kuriosoa naiz».

«Uda oso tranpatia da, jendea eroso dagoenean ezustekoak sor daitezke».

«Andaluzia gustuko dut, hango jendea, kuadrilla dut han».

«Euskalduna izatea lotzen da euskaraz hitz egitearekin, sentitzea nahikoa da euskaldun izateko».

«Maitasunak beti polita izan behar du».

«Gure heziketa oso patriarkala izan da eta horren aurka egin behar da era kontziente batekin».

Jaurlaritza Logoa