En directo

Bernard Gohienetxek, Matalazek, Frantziako erregearen aurka altxatu ziren xiberotar nekazarien matxinada gidatu zuen eta gaur egun askatasunaren eta herri xumearen eskubideen ikurretako bat da euskal memoria kolektiboan. Bistan da Matalaz izena daraman espazio batek, autogestio eta hausnarketa kritikoa bultzatu behar dituela, baina baita auzotarren arteko harremanak eratu eta aisialdi alternatibo eskaini ere. Konpromiso horien ondorio da Iruñeko Alde Zaharreko Matalaz gune autogestionatua. «Espazioa daukagu bermatuta, baina orain egiturak bermatu behar ditugu», dio Asier Cabodevilla Iruñeko AZ Sareko kideak.
Alokatuta egon ostean, herri mugimendutik soilik elikatuta lortu dute espazioa erostea eta hausnarketa prozesu baten ostean, baikortasunez begiratzen diote etorkizuna. Maravillas gaztetxearekin bizitakotik jaio zen Matalaz 2020an eta ordutik, erreferente bihurtu da auzo antolakuntza zein aisialdi alternatiborako gune gisa. Hemendik aurrera, «beste pausu bat eman behar dugu» Cabodevillaren arabera, «guztiak elkartzen bagara proiektu ikaragarriak egin ditzakegu».



