En directo

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

«Rockzaleak oso solidarioak dira»

Elkartasuna helburu Barakaldoko Rock Maratoiaren II. edizioa hartuko du hiriko Anaien Parkeak otsailaren 15ean. Etekinak hainbat elkarte solidarioetara bideratuko dira. Elektrika taldeko Leire Elgorriagak hitz egin du jaialdi berezi honetaz NAIZ Irratian. 

«Rockzaleak oso solidarioak dira»

Loading player...
Harrera ona izan zuen Barakaldoko Rock Maratoiaren lehen edizioak.
Harrera ona izan zuen Barakaldoko Rock Maratoiaren lehen edizioak. (Barakaldoko Rock Taldea.)

Musika eta elkartasuna uztartzen dituen jaialdi batez gozatzeko parada izango dute rockzaleek datorren asteburuan Barakaldon. Otsailaren 15arekin batera, igandez, rock soinuak hartuko duelako egun osoan zehar Barakaldoko Anaien Parkea. Barakaldoko Rock Maratoiaren bigarren edizioa antolatu dute, goizetik arratsaldera luzatuko dena, doan eta helburu handiekin. «Rockzaleak oso solidarioak dira», Leire Elgorriagak azaldu duenez. Sortzez mungiarra den Elgorriaga, Barakaldoko Elektrika Rock Punk Alternatibo taldeko baxu-jolea da, tokiko talde konprometituak baitira oholtza gainera igoko diren guztiak. 

Lehen edizioan DANAk txikitutako Benetusser herrira begira izan ostean, aurten lau elkarte ezberdinek jasoko dituzten Rock Maratoiean bildutako etekinak:  herri sahararrarekiko elkartasuna sustatzen duen SALAM elkartea, Itsas Salbamendu Humanitarioa, ASPANOVAS minbizia duten haur eta nerabeen gurasoen elkartea eta Creando Futuros hezkuntza ardatz nagusi duen elkartea. 

Jaurlaritza Logoa