En directo

Bigarren Kafea

Nolakoak izan ohi dira epaiketak?

Ikerketa baten arabera, epaiketa batera joango diren pertsonen % 80k antsietate, urduritasun eta estres arazoak ditu. Izan ere, epaiketen eta epaitegien inguruan mito asko daude, eta horrek areagotu egiten du beldur hori. Guzti honi buruz hitz egiteko gurekin izan dugu Maite Tolosa.

 

«Jende askok uste du epaiketak pelikuletakoak bezala direla: oihuak, azken orduko sorpresak, momentuko erabakiak… eta errealitatea guztiz desberdina da» esan digu EMA Abokatuak bulegoko Maite Tolosak. Horregatik, gurera gonbidatu dugu azaltzeko zer gertatzen den errealitatean epaiketa batean, ideia faltsuak desmuntatzeko eta jende askok epaiketara joateko duen beldurra murrizteko.

Epaiketari pisua kendu gabe, abokatuaren ustetan «garrantzitsuagoa da salaketa on bat aurkeztea, epaiketa on bat egitea baino». Epaiketen iraupenaz, ondo hitz egitearen garrantziaz, bertan behera uzten diren epaiketez eta epai baten ostekoaz hitz egin digu Maite Tolosak.

Jaurlaritza Logoa