En directo

Malen Frantsesena Arnaiz

«Hori da gure izaera herritarra modu praktikoan erakusten duena eta izateko era ematen diguna»

Martxoaren 19an Atharratzen hasi, eta 29an Bilbon amaituko da 24.Korrika. Ekimena eragile zein norbanakoak omentzeko baliatu izan du AEKk, eta aurtengoan Errigora izango da omendua. Ekitaldia larunbat honetan izango da, eta horretaz mintzatzeko ZEBRABIDEAN izan da Peru Aranburu, Errigorako kidea.

«Hori da gure izaera herritarra modu praktikoan erakusten duena eta izateko era ematen diguna»

Loading player...
Errigorako familia argazkia
Errigorako familia argazkia (ERRIGORA)

Martxoaren 19an hasiko da 24.Korrika, Atharratzen, eta martxoaren 29an amaituko da, Bilbon. AEKk beti baliatu izan du ekimena Euskal Herriko eragile zein norbanakoren bati aitortza bat egiteko, eta aurtengoan Errigora izango da omendua. 'Korrikak aitortza egin nahi dio euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarrari', eta hala da Errigora.

Pozik hartu zuten albistea, baina sorpresaz harrapatu zituen berriak, hala azaldu du Peru Aranburuk, Errigorako kideak: «Ez genuen espero inondik inora, heldu zen momentuan behintzat. Ez genuen espero, Korrika moduko mugimenduak edizio bakoitzean errekonozitzen duen jendearen edo proiektuen artean egongo ginenik».

Euskara bada Errigoraren erpinetako bat, baita elikadura burujabetza eta auzolana ere. «Hasieran nahiko modu intuitiboan horretan jarri genituen egitasmoaren oinarriak, eta hortik argi dago, hasierako lehenengo kanpaina horretatik aurrera, garapen bat egon dela, baina oinarriak eta gure hiru ardatzak ez dira aldatu».

Ekimen herritarra da Errigora, Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituena. Egunerokotasunean, langile talde txiki bat badago ere, urteko bi momentutan, udazkenean eta udaberrian, jende eta eragile asko mugitzen dira Errigoraren baitan. «Hori da gure izaera herritarra modu praktiko batean ikusarazten duena eta izateko modua ematen diguna».

Omenaldia

Larunbat honetan, hilaren 31ean, Korrikak Errigora omenduko du. Omenaldia Durangoko Plateruenan izango da 13:30an. Ostean bazkaria egingo dute, ospakizunarekin jarraituz.

«Guretzat honek badu ospatzeko partea. Guri egiten zaigun omenaldia da, baina bazkariak badauka ospakizun kontu hori. Eta ospatzeaz gain, guregan fokoa jartzeko edo jendearen atentzioan jartzeko sekulako aukera da, hori argi dugu, eta beraz aprobetxatuko dugu».

 

 

Jaurlaritza Logoa