En directo
Esan gabe utzi genituen hitzak, denok ditugu horrelakoak. Zergatik? batzuetan, «etsaia duzulako parean, ispilu aurrean». Besteetan, «ezkutatu nahi duzulako aldatu nahi duzun hori». 'esan ez genuena' izena jarri diote zeatikez taldeko kideek beraien lehen lanari. Zazpi abestiz osatutako diskoa ondu dute donostiarrek, esaten ez ditugun gauza horietaz hitz egiteko.
«Gu laguntzeko prest dauden lagunak ditugula deskubritu dugu» esan digute taldekideek. Eta nortzuk diren lagun horiek? Bada, Mugan edo Indabe bezalako talde gazteak. «Gustuko ditugun taldeetatik inspirazioa hartu, eta gure modura egitzen saiatzen gara» aitortu digute.
Lehen diskoa argitaratu berri dute, baina gehiagoren gose dira. «Mundu berri bat ireki zaigu, eta mundu bat daukagu ikasteke» esan digute.
Bi abesti eskaini dizkigute Bigarren Kafean.


