En directo

Xabi Elorza ‘Txirli’ (Oñati, 1980). Mantenumendu industrialerako ikasketak ditu, baina tabernaria da. Baxu-jotzailea, kantaria eta orain bateria ikasten ari da. Golpe de Estado, Papalagi, Antihumano, Juan Valls trio eta Motz taldeetan egon da. Golpe de Estado taldearekin 2 disko kaleratu zituen, Antihumanorekin disko bat, Papalagirekin ‘Irunberri oroituz - 25 urte’ diskorako abesti bat grabatu zuten. Taldetik kanpo, lagun artean atera zuen euskal preso politikoen aldeko gabon punk-rock kantuekin disko bat.
Txirlik ez du bere burua punk bezala definituko. Ez da nihilista. Eskorbuto eta The Clash erreferente izan zituen eta inspiratu zuten.
Gaztetako garaietan «no future» kantatzen zen, baina Txirlik dio etorkizuna beti dagoela. Gustukoa edo ez, ona edo txarra, baina beti dago etorkizunen bat. Hausnarketarako asko balio izan dio bizi izandakoak. Hiztuna da eta konpromisoa du gogoetarekin.
Xabi Elorza Txirli tabernariak musika oraindik barruan dauka. Gertuko kontakizunetatik gogoetak luzatu ditu Otea Lili saioan. Mingainari traba egin gabe hainbat sakon esan ditu iritziak. Hemen laburpen txiki bat:
«Ez dut turisten kontrako iritzirik, ni ere banaiz. Ez zaizkit gustatzen jendetza metaketak eta saturazioak. Oñati ez dago prestatuta turismoa erakartzeko, alde batetik oñatiarrok ez dugulako nahi eta zerbitzurik ere ez delako antolatu».
«‘Etorkizuna izateko orainaldia izorratu behar’ esaldia gaztetan izandako pertzepzioa da, orain ez dut horrelako sentsaziorik».
«Gaztetasunaren ondorioz esaten zen: ‘Hau da mementoa, ahalik eta zuku gehien atera egunerokotasunari’, baina pentsatu gabe horrek ekarriko zituen ondorioetan. Topera bizitzeak bizitza birrintzea dakar. Ez naiz horren aldekoa».
«Gizartea bertikalki eratu dago, eta politikariak ez daude gure mailan, nahiz eta batzuk baliagarriak diren».
«Borroka armatua egon izanaren hainbat arrazoik oraindik hor jarraitzen dute, beraz gatazka politikoan gaude, baina kalean ez dago lehen zegoen indar eta babesik».
«Torturatzen da, lehenbizi ahal dutelako, eta egiten duenak posible duelako egitea, baina orain sotilagoa da».



