En directo

Aritz Santamaria
NAIZ Irratia

Euskal ziklo-krosak eta pistako txirrindularitzak urre bana lortuta etorkizuna bematuta dute

Joan den asteburuan ziklo-kros eta pistako txapelketak jokatu ziren, eta Euskadiko Selekzioak uzta bikaina jaso du: ziklo-krosean hiru domina, Mirari Gotxiren urrean tartean, eta Daniel Diazek zein Xabat Martinek Madison proban irabazitako urrea. 

Euskal ziklo-krosak eta pistako txirrindularitzak urre bana lortuta etorkizuna bematuta dute

Loading player...
Mirari Gotxik atzetik aurrerako bidea egin zuen lasterketa irabazteko
Mirari Gotxik atzetik aurrerako bidea egin zuen lasterketa irabazteko (RFEC)

Txapelketa horien atarian, Ander Altuna, Euskadiko federazioko zuzendari teknikoak, «garrantzitsuena ikastea» zela azaldu zuen, «dominak ahaztu gabe». Taranconen, ziklo-kroseko txapelketetan hiru domina lortu zituzten, aipagarriena Mirari Gotxik junior mailan irabazitako urrea: «Erorikoa izan arren, atzetik aurrera egin ondotik irabazteko aukera izan nuen».

Irabazi ez ezik, gozatzeko aukera ere izan zuen amurrioarrak: «Jende andana animatzen egon zen, oso gozagarria izan zen». Batez ere, Gotxik berak aitoru duenez, azken itzulian gozatu zuen gehien, lehengo postua lortu zuenean. 

Bestalde, Mallorcan, Madison probak ere poztasuna eragin zuen Euskadiko slekzioaren espedizioan; izan ere, Daniel Diaz eta Xabat Martin kadeteek urrea lortu zuten. Pistako selekzioaren hautatzailea da Asier Maeztu, eta NAIZ irratian «irabaztea eta urrea lortzeko modua oso pozgarria» izan zela adierazi du. 

Hala ere, oro har, asteburu «gazi-gozoa» izan dela onartu du: «Juniorretan zenbait akats egin genituen». Maeztu, ordea, ziur dago akats horiek landuz gero etorkizunean «dominetatik hurbil» egongo direla. 

Jaurlaritza Logoa