En directo
«Oinarrizko babesa ematen die ezkutu sozialak milaka familiari»
2026an ezkutu soziala bezala ezagutzen diren zenbait neurri dekretuz luzatzea adostu du EH Bilduk espainiar Estatuko Gobernuarekin. «Oinarrizko babesa» ematen diela milaka familiari adierazi du Mertxe Aizpurua espainiar Kongresuan alderdiaren bozeramaileak.
«Oinarrizko babesa ematen die ezkutu sozialak milaka familiari»

«Azken momentu arte» aritu da EH Bildu Espainiako Gobernuarekin negoziatzen ‘ezkutu soziala’ bezala ezagutu den neurri sorta. 2026rako neurri horiek luzatzea adostu du EH Bilduk.
Modu horretan, familia zaurgarrien etxegabetzeen eta oinarrizko horniduren mozketen debekuak (argia, ura eta gasa) mantenduko dira datorren urtean ere. Aizpuruaren hitzetan, neurri horiek guztiek «garrantzi berezia» izan dute koalizioarentzat, berebiziko babesa delako milaka eta milaka herritarrentzat.



