En directo

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

Bizkaiko final aurreratua Bertsoa NAIZ-en

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalari begira jarri gara aste honetako Bertsoa NAIZ saioan. 

Audio_placeholder

Bizkaiko final aurreratua Bertsoa NAIZ-en

Loading player...
2023ko Bizkaiko finala
2023ko Bizkaiko finala (Oskar Matxin | FOKU)

Larunbatean da hitzordua Bilboko La Casillan, txapel bakarra zortzi bururentzat:  Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Finalean izango dituzten ariketak ardatz aurreko kanporaketetako bertsoak berreskuratu ditugu, finalistetako bakoitzak erakutsi dituen gaitasunak gogoratze aldera. 

Ez da finala, baina finalean ariko diren zortzi bertsolarien egiteko modua ezagutzeko bide emango digu atariko honek. 

Egiazko finala NAIZ Irratian jarraitu ahalko duzue larunbat honetan, 16.30ean hasita; Eli Pagola eta Andoni Rekondo gidari, Eneko Abasoloren analisiarekin. 

Jaurlaritza Logoa