En directo

Iraia Cambra - Iker Gurrutxaga

Krisalida: ahotsaren, minaren eta eraldaketaren arteko diskoa

Krisalida ALAI artistaren bigarren disko luzea da eta bere ibilbidean inflexio-puntua markatzen du. Ahotsa lehen planoan jarriz, elektronikaren eta elementu organikoen arteko tentsioa lantzen du, minetik eta hausturetatik abiatuta eraldaketara iristen den narratiba pertsonal batean.

Audio_placeholder

Krisalida: ahotsaren, minaren eta eraldaketaren arteko diskoa

Loading player...
Alai tolosarrak beste giro bat topatu du ‘Krisalida’ diskoarekin.
Alai tolosarrak beste giro bat topatu du ‘Krisalida’ diskoarekin. (Iker GOZATEGI)

Artista tolosarrak ‘Krisalida’ izeneko lana aurkeztu du, aurreko lanarekiko alde nabarmena erakusten duen diskoa. Hasieratik bertatik, ‘Angeles’ kantuak argi uzten du diskoaren asmoa: elektronika sotila, gitarra akustikoa eta ahotsaren presentzia indartua uztartuz, entzulea giro intimo eta tentsiodun batean murgiltzea.

Disko hau lehen aldiz modu kolaboratiboan sortu du, Peio Landa ekoizlearekin batera. Lankidetza horrek egitura poperoagoak, narratiba landuagoa eta idazketari garrantzia handiagoa ematea ekarri du. Bi hilabeteko sorkuntza-prozesu intentsiboan sortua, ‘Krisalidak’ berehalakotasuna eta koherentzia mantentzen ditu.

Letretan, laguntasunen hausturak, min emozionala eta inguruko pertsonen babesa dira ardatz nagusiak. ‘Aingeru zaindari’ modura agertzen dira gertukoak, izoztuta dagoen pertsona bat desizozten laguntzen dutenak. Diskoaren izenak berak adierazten duen moduan, «isolamendutik hazkundera doan trantsizio-prozesua» irudikatzen du lanak.

Soinu aldetik, trip-hoparen iluntasuna, trancearen progresioa eta ambient pasarteak uztartzen dira, beti emozioari zerbitzatzeko. «Autotunea modu kontzientean erabilia da, ahotsari izaera organikoa kendu gabe», Alairen hitzetan. Kolaborazioen artean, Sara Zozayarekin egindako kantua nabarmentzen da, gitarra elektrikoaren eta bateria organikoaren bidez beste testura bat gehituz.

Diskoak bizitza digitalari eta identitateari ere begiratzen dio, azken kantuetan sareko harremanak, artxibo emozionalak eta komunitatearen ideia landuz. Oraingoz ez du edizio fisikorik, baina artistak zuzeneko formatu berri bat prestatzen ari dela aurreratu du: ahotsa erdigunean izango duen emanaldi guztiz zuzena. MusikHaria saioan kontatu digu guztia.

Jaurlaritza Logoa