En directo

Berezia da aste honetako Kontatzera Noazu. Durangoko Azokak Berbagailua eremua jarri zuen audio proiektuen eskura, bideo podcastak sustatuko asmoz eta abenduaren 7an Kontatzera Noazuren esku izan zen gune berezi honetako eskaintza abiatzea. ‘Itzali eta piztu’ proiektua ezagutzeko baliatu genuen aukera, modu honetara idatzita ere ikusi dugu: ‘1tz4l1 3t4 p1ztu’. Pista ona da proiektua azaltzeko, bertso saio elektronikoak dakartza ikuskizun berriak. Libe Goenaga eta Manex Pagola izan dira proiektua azaltzen gurean.


