En directo

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria
Entrevista
‘Heitxi’

«Feminista naiz, badakit joera matxistak izan ditudala hezkuntzagatik, kentzekoak dira»

Audio_placeholder

«Feminista naiz, badakit joera matxistak izan ditudala hezkuntzagatik, kentzekoak dira»

Loading player...
Heitxi NAIZ Irratiaren estudio nagusian
Heitxi NAIZ Irratiaren estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Eider Etxeandia ‘Heitxi’ (Zornotza, 1998). Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientziak eta Lehen Hezkuntza Gradua ikasi ditu. Ume eta gazteen aisialdirako jardueren koordinatzaile izan zen eta egun irakaslea da. Disko bat argitaratu du. Izugarri alaia da. Alaitasunetik eta irribarre erraldoi batetik eutsi dio Otea Lili irratsaioko solasaldiari. Era berean irekia da eta berba azkarrekoa. Ahizpa du erreferente, ez du atsegin iluntasuna, bakarrik sentitzeari beldur dio, meditazio aktiboa lantzen du egunero eta haiek idatzi, norberaren egiatik hitz egiten du.

Eider Etxeandiak solasaldi dinamikoa utzi du Otea Lilin. Xarma eta bizitasun handiz mintzo da. Hemen esaldi solteak entzun ahal direnak gogoetaren ariketaren arira:

«Feminista naiz, baina badakit nik ere joera matxistak izan ditudala noiz edo noiz hezkuntzagatik, apurka-apurka kentzekoak dira».

«Ama izan nahi dut horrela erabakitzen dudanean, baina lehenago etxea eta lana ziurtatuko ditut familia zaintzeko».

«Norberaren egiatik kontatzen ditut gauzak, norberaren egiak eta besteenak desberdinak izan daitezke. Norberak bere egiak ditu».

«Egunero egiten diot neure buruari galdera bera oheratzean, ea zelan nagoen, hamar minutuz meditatzen dut, baina ordu bat ere eman ahal dut gogoa dudanean, lurrean jesarrita eta harekin kontaktuan».

«Kuadrillan denak neskak gara, eta etxeratzeko orduan elkarri laguntzen diogu bidean, inor ez doa bakarrik».

«Iluntasunari, bakarrik sentitzeari, ordu txikietan bakarrik ibiltzeari beldur diot, baina seguru sentitzen naiz neure buruaz».

«Ahizpa niretzat erreferentea da, heroia da, batzuetan pentsatzen dut lar goraipatzen dudala».

Jaurlaritza Logoa