En directo
«Europan migrazioaren inguruan hartzen ari diren erabakiak kezkagarriak dira»
Bilbon duela urtebete zabaldu zituen ateak Harreraguneak. Bertara iristen direnei orientazioa ematen diete, baita euskarazko edota gaztelaniazko klaseak eskaini. Europak migrazioari ateak ixteko proposamena egin du eta Xabier Legarreta Erronka Demografikoko sailburuordeak «kezkaz» bizi du egoera.
«Europan migrazioaren inguruan hartzen ari diren erabakiak kezkagarriak dira»

Bilboko Harreragune Migratzaileentzako Harrerako Euskal Zerbitzuak 88 herrialdetatik etorritako 4.015 pertsona artatu ditu lehenengo urtean, gehienak gazteak. Migratzaileen eskaera nagusiak gai juridikoekin lotuta daude. Hala nola, atzerritartasuna, asiloa eta hitzordua lortzea, gizarte-gaiak, prestakuntza eta oinarrizko premien estaldura eta erroldatzea. Neurri txikiagoan, osasun-arreta eta enplegua.
Harreraguneez ala Europako migrazio neurriez hitz egiteko NAIZ irratian izan da EAEko Erronka Demografikoko Xabier Legarreta sailburuordea.


