En directo

Peli Lekuona | Iraia Cambra

«Plana onartu bezain laster auzitegietara joko dugu»

Euskal Herriko 40 kolektibo baino gehiagok salatu dute energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritarren ongizatea eta naturaren babesa arriskuan jartzen dituela. Iker Ruiz de Infante ‘LPS honi ez!’ dinamikako kidea izan da NAIZ Irratian, egoraren berri emateko.

Audio_placeholder

«Plana onartu bezain laster auzitegietara joko dugu»

Loading player...
Euskadiko zenbait kolektibok 'LPS honi ez!' eusko Jaurlaritzaren Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren aurka.
Euskadiko zenbait kolektibok 'LPS honi ez!' eusko Jaurlaritzaren Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren aurka. (EuropaPress)

Ehunka eragilek babestutako «LPS honi ez!» dinamikak salatu du Lakuako energia berriztagarrien etorkizuneko Lurralde Plan Sektorialak «enpresa handien interes ekonomikoak» lehenesten dituela herritarren eta lurraldearen babesa bazterrean utzita. Horregatik, dinamikan parte hartzen duten kolektiboek argi dute jarraitu beharreko bidea: «Plana onartu bezain laster auzitegietara joko dugu».

Iker Ruiz de Infante-k azaldu du tramitazio-prozesua ez dela zuzena izan eta planak ez dituela betetzen ingurumen-babeserako gutxieneko baldintzak. «Ez dugu ikusten honek korridore naturalak edo bestelako ekosistema garrantzitsuak babesten dituenik», adierazi du.

Planaren egitura bera ere kritikatu du, enpresentzako errentagarritasun-irizpideetan oinarritzen delako: «EAEko mapa bat kolorez marraztuta dago, eta hor markatzen da zein den eremu egokiena enpresa batek dirua ekoizteko». Bere ustez, beharrezkoa litzateke zaurgarritasun ekologikoan oinarritutako plangintza.

Gainera, instalazio handien eraginari buruzko txostenak enpresen esku uztea arriskutsua dela azpimarratu du: «Enpresek lehen azterketak egiten dituzte, eta instituzioek ez dute askotan baliabiderik egiaztatzeko txosten horiek zuzenak diren ala ez».

Energia-politikari dagokionez, ohartarazi du egungo planteamenduak ez duela euskal lurraldeen behar energetikoa konpontzen: «Proiektu hauek energia elektrikoa bakarrik ekoizten dute, eta kontsumo energetikoaren %80a fosila da. Despliegua ez da nahikoa behar energetikoa asetzeko».

Dinamika osatzen duten taldeek mobilizazio sozialak ere iragarri dituzte, planaren aurrean presio publikoa egin eta bestelako eredua eskatzeko: ingurumen-babesa, tokiko ongizatea eta benetako trantsizio energetiko justua ardatz izango dituena.

Jaurlaritza Logoa