En directo
«Bigarren diskoa beti da erronka, aurrekoarekin alderatzen duzulako» aitortu digu Lide Hernandok. Koherentzia mantendu eta hainbat berrikuntza txertatuz, zortzi abestiko diskoa osatu du: 'Muturrez Zerura'.
«Zuzenekoetan topatu dugun hari-muturra gehiago esplotatu nahi izan dugu» kontatu digu musikariak. Hortik dator abestiak dantzagarriagoak egitearen asmoa, besteak beste. «Ez dugu errotik kendu nahi izan aurreko birak sentitu genuen hori» dio Hernandok.
Amatxiri eskainitako 'Painting Water', musikaren industrian ia-ia amore emateari buruzko 'Sefini' edo elkarrekin dantzatzera bultzatzen gaituen 'Ez Naiz Fio' topatuko ditu entzuleak Beleren disko berri honetan.


