En directo

Bigarren Kafea

«Ongi pentsatzekoa da zer, nola, noiz eta zertarako ematen diren torturaren testigantzak»

Sorginak, putak, terroristak liburua idatzi du Olatz Dañobeitia Ceballosek. Tortura indarkeria politikotik harago, indarkeria matxistaren ardatzetan ere aztertu du Dañobeitik bere lanean. 

Audio_placeholder

«Ongi pentsatzekoa da zer, nola, noiz eta zertarako ematen diren torturaren testigantzak»

Loading player...
'Sorginak, putak, terroristak' liburua idatzi du Olatz Dañobeitiak
'Sorginak, putak, terroristak' liburua idatzi du Olatz Dañobeitiak (Bigarren Kafea)

Tortura atzo, gaur eta bihar da. Horixe da liburu honen abiapuntuetako bat. Hala dio 'Sorginak, putak, terroristak' izenburu duen liburuaren atzealdeak. Hala aurkezten du Olatz Dañobeitiak, behar bati erantzun nahiean sortu duen lana: «Marko teoriko bat eskaintzen du Euskal Herriko tortura genero-ikuspegi batetik aztertu nahi duenarentzat».

Lehen orritik azalean hotzikarak sentitzeko esaldiz beteriko liburu honek, Euskal Herriko gatazka politiko-armatuan borrokatu diren emakume torturatuek pairatutako bortxa berezitua aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat sortu nahi du.

«Euskal Herrian torturaren ziklo luze hau indarkeria politikoaren ikuspegitik aztertu izan da, Estatuak bere sorrerarekin hau dakarrelako, eta guri iruditzen zaigu hori gertatzen dela indarkeria matxistarekin» azaldu du Dañobeitiak. Hori horrela, azpimarratu dute militante horiek bi indarkeria nagusi pairatu izan dituztela: politikoa eta matxista.

Gainera, liburuaren orrietan azaltzen duten modura, emakumeek jasandako tortura hauek militantziatik urruntzeko asmoz ere egin izan zirela esan du idazleak: «Torturen eta hauekiko izuaren bidez emakumeak sistema patriarkalaren baitan lerratu nahi izan dira». Honen eta gehiagoren inguruan aritu gara Olatz Dañobeitiarekin.

Jaurlaritza Logoa