En directo

Hilabeteari bukaera emateko, munduko hirietara joko dugu: hiriak topagune diren tokietara. Hizkuntzak, kulturak, erritmoak eta istorioak nahasten diren lekuetara.
Istanbul, Buenos Aires, New Orleans, Habana,... Hiriak ez dira mapa bateko izen hutsak: etorri eta joan direnen aztarna daramaten toki biziak dira. Eta bertan sortzen diren kantuek bertako istorioak kontatzen dituzte. Tradiziotik batzuk, elkarren ondoan bizitzearen ondorioz estiloak nahasiz jaiotako erritmo eta doinu berriak ere bai bertzetik.
Eta hauxe izanen da hilabete honetako azken atalaren gaia. Munduko hiriak kantuen bidez bixitatuko ditugu.


