En directo

Askotan Zarauzko hondartzatik, edo Sopelatik zein Orozkotik parapenteak ikusten dira. Aireko kirola gorakadan dago Euskal Herrian, eta udaberritik Euskal Aire Kirol Federazioko lehendakaria den Jon Arrutik NAIZ irratira «kirolaz kontatzeko dauden hamaika kontu» ekarri ditu.
Euskal jendartean parapentezaleak eta aeromodelistak «nahiko presente» daudela nabarmendu du, eta aurten urrian bukatu zen denboraldiaren errepasoa egin du.
Alor psikologikoak garrantzia handia du Arrutiren esanetan, beldurra «galga» izan daitekeelako: «Oso kirol psikologikoa da, meteorologia irakurtzeko abilezia behar da, eta erabaki». Halaber, hurrengo urratsak eta hurrengo urterako erronkak zerrendatu ditu.



