En directo

Bigarren Kafea

«Ahalik eta gazte gehienengana gerturatu nahiko genuke autobus martxa honekin»

Mikel Zabalzaren hilketaren 40. urteurrenean, erakusketa ibiltari batek Euskal Herriko hainbat txoko bisitatuko ditu, autobus batean. 

Audio_placeholder

«Ahalik eta gazte gehienengana gerturatu nahiko genuke autobus martxa honekin»

Loading player...
1985eko protestetako irudia
1985eko protestetako irudia (mikelzabalzagogoan.org)

Askotan entzun izan dugu hariz inguratuta daudela gure bizitzak. Hari gorriaren sinesmenak adibidez esaten digu, gure bikotea topatuko dugula, hari gorri baten bidez beste pertsona batekin lotuta gaudelako. Eta nik esango nuke, badirela milaka hari, kolore ezberdinetakoak, harreman ezberdinak lotzen dituztenak eta guk erabakitzen dugula horiek noiz eten, edo ez. 

Hariek eta memoriak lotura estua dute, eta ahanzturak egiten du galdu ditugunekiko ditugun hariak etetea. Bada, Altzako, Aezkoako eta Bortzirietako herri ekimenek, DBuseko langileek, Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioak, eta batez ere bere familia eta gertukoek argi dute ez dutela Mikel Zabalzaren memoriaren haria eten nahi. «Zer gertatu zen argitu nahi dugu, nahiz eta urrats motelak eman, konfiantza dugu eztabaida hau ireki daitekeela eta aurrera pausuak eman ditzakegula» esan digu Ainhoa Bueno, Mikel Zabalza 40 urte gogoan plataformako bozeramaileak. 

Aurten, 2025eko azaroaren 26an, berrogei urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza Garate atxilotu, torturatu eta hil zuenetik. «Orain berrogei urte ekimena egin zenean autobusekin garrantzitsua izan zen, eta hau berriro hartu nahi izan dugu» esan digu Fidel Arizmendi, DBuseko lankideak. Data seinalatu hau probestuz, Mikel Zabalza 40 urte gogoan egitasmoa aurkeztu dute. Autobus bira bat egingo dute, Euskal Herriko hainbat txokotara Zabalza auziaren inguruko erakusketa eramateko.

Ainhoa Buenoeta Fidel Arizmendi Bigarren Kafean egon dira. 

Jaurlaritza Logoa