En directo

Aitor Mendiluzek puntu-erantzunean duen izugarrizko abilezia izan da Kontatzera Noazuren aste honetako saioaren abiapuntua. Maisutan maisu.
Ariketa «arina» da puntu-erantzuna, edo hala iradoki dezake bere izaerak: neurri motza, plazako saioetan giroa berotzeko maiz erabilia, bertsotan hala moduz egiten duenak ere parranda giroan gehien erabiliko duena... Baina, txapelketetan, adibidez, askori trabatzen zaio; eta gauza bat da erantzutea, eta bestea «ondo erantzutea», edo erantzuteaz gain zerbait esatea.
Ariketa mota honetan ia-ia jolasean aritzen direnak entzun ditugu aste honetako saioan, baina bere ustezko arintasunean ezkutatzen dituen zailtasunak apreziatzeko aukera ere izan dugu.


