En directo

NAIZ irratia

Lau eta Erdikorako eta Binakakorako porrak eginda?

Igandean Lau eta Erdiko Txapelketak txapeldun berria izango du, baita Katedrak ere. Hau amaitzean hasiko da egutegiko txapelketarik luzeena: eskuz binakakoa. Ostegunero bezala, Katedrako lagunekin finalerako aurreikuspenak eta analisia egin ditugu, baita Binakakorako bikoteen porra egin ere.

Audio_placeholder

Lau eta Erdikorako eta Binakakorako porrak eginda?

Loading player...
Javi Zabala eta Peio Etxeberria Lau eta Erdiko final handirako material aukeraketan.
Javi Zabala eta Peio Etxeberria Lau eta Erdiko final handirako material aukeraketan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Partida estua, gogorra, fisikoa... aurreikusten dugu igande honetarako Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Peio Etxeberria eta Javi Zabala izango dira aurrez aurre, eta argi dagoen gauza bakarra da txapeldun berria izango dugula, baita Katedran ere. «Puntuak bikoiztu egingo dira oraingo honetan kinieletan», Ander Mina Katedrako lagunak azaldu duenez, «baina galdera guztiak asmatu beharko dira puntuatzeko». Adi beraz, gorabehera asko egon daitezke sailkapenean.

Hortik harago, ikusi genezakeen horretara gerturatzen saiatu gara gure pilota tertulian Katedrako lagunekin: nola iristen diren bi pilotariak, bakoitzaren indargune eta ahuleziak, non egon daitezkeen gakoak... asmatzea beste kontu bat izango da. 

Txapelketa hau amaitu bezain pronto hasiko da egutegiko lehiarik luzeena: Binakako Txapelketa. Hemen ere, noski, busti gara. Aurrelariak ezagutu genituen asteartean, atzelariak ere aurreikusi genitzake, baina zein bikote osatuko diren beste kontu bat da. Gauza batean, behintzat, badirudi asmatu dugula, Ezkurdia atzeko koadroetan ikusteko aukera, ikusi behar hala den.

Jaurlaritza Logoa