En directo

Peli Lekuona-Lander Martinez

Aimar Loiti: «Ikasleok jarraitu behar dugu euskararen aldeko olatu honetan motorra izaten»

Ikama ikasle antolakundeak "gure hezkuntza euskalduna" lelopean hurrengo hilabeteetarako dinamika hasi du. Abenduaren 11an greba deitu dute. Honi buruz gehiago jakiteko NAIZ Irratian egon dira Garazi Ubiria eta Aimar Loiti, ekimeneko kideak.

Audio_placeholder

Aimar Loiti: «Ikasleok jarraitu behar dugu euskararen aldeko olatu honetan motorra izaten»

Loading player...
Garazi Ubiria eta Aimar Loiti Ikamako kideak
Garazi Ubiria eta Aimar Loiti Ikamako kideak (NAIZ Irratia)

Ikamako kideak kezkatuta daude azken urteetan euskarak hezkuntza arloan bizi duen egoerarekin. Euskara larrialdi linguistiko batean dagoela salatu du Ikama ikasle antolakundeko Garazi Ubiria kideak. Ubiriaren esanetan «Azken hilabeteetan euskalgintzako hainbat eragilek azpimarratu duten bezala, euskara larrialdi linguistiko batean dago. UEMAren azken ikerketan ikusi dugun bezala aurreikusten da 2036rako arnasguneak ahultzeraino desagertuko direla, eta euskararen aurkako oldarraldi juridiko eta politiko bat ematen ari dela ere ikusten dugu».

Hezkuntzari dagokionez Euskal Herria hiru eremu adminstratibotan banatuta egoteak ere euskarak tratamendu desberdina izatea dakar. Euskara ofiziala den eremuetan D eredua gailentzen den arren, Ubiriak euskara ikasgeletara mugatzen dela tamaldu du, eta aisialdirako eta entretenimendurako erdera dela erabilitako hizkuntza ikasle askoren kasuan. «Euskara ez ofiziala den eremuetan, Nafarroan adibidez, zonifikazioaren legearen menpe daude, eta horrek erakusten zer ondorio larriak dituen euskararentzat. Azken ikerketek erakusten duten bezala Nafarroako ikasleen %50ak baino gehiagok ez dute izan kontakturik beren hezkuntza ibilbidean euskararekin. Ipar Euskal Herrian ere badakigu ikasleek beren hezkuntza ibilbideko azterketa garrantzitsuena ezin dutela euskaraz egin» salatu du Ubiriak. 

Aimar Loiti Ikamako kideak hezkuntzak euskaratze prozesuan izan duen garrantzia goraipatu du, baina egun berrikusketa baten beharra dagoela. «Hezkuntzak azken hamarkada hauetan bai lortu duela eta izan dela euskaluntzerako elementu garrantzitsuenetako bat eta lortu duela ezagutza mailari dagokionean pauso kuantitatibo handia egitea, baina dena den gaur gaurkoz adierazi genezake eredu hori agortua dagoela, izan ere alde batetik ez du bermatzen gaitasun aldetik maila egokia ikasleriari, eta bestalde erabilera dagokionean ere ez duelako lortu euskara  ikasleon artean erreferentziazko hizkuntza bat izatea». Hurrengo urteei begira eta politika publikoak abian jartzeko garaian euskarak hezkuntzan dituen erronkak kontuan izan beharko direla azpimarratu du Loitik. 

Ikasleak euskararen aldeko motorra

Ikamako kideek urte honetan abian jarritako dinamika urte hontara bakarrik ez dela mugatuko esan dute, eta datozen urteetan lanean jarraituko dutela. Euskarak hezkuntzan duen papera ikasleen eta gazteen eskuetan dagoela azpimarratu dute. 

Horregatik greba deitu dute abenduaren 11rako Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan. 

Jaurlaritza Logoa