En directo

Malen Frantsesena Arnaiz

«Lan gaitza izan dugu 20 urte hauetan, baina oso pozik, proiektu ederra dela uste dugu oraino»

2005eko azaroa bukaeran jaio zen interneteko euskal mundura Radiokultura Irratia. Euskal eta frantses hizkuntzaren munduen arteko lotura sortzea helburu hartuta, 20 urte beteko ditu azaroa honetan irratiak. Urteurrenaren inguruan gehiago jakiteko ZEBRABIDEAN izan da Mikel Etxeberria.

Audio_placeholder

«Lan gaitza izan dugu 20 urte hauetan, baina oso pozik, proiektu ederra dela uste dugu oraino»

Loading player...
RADIOKULTURA Irratia
RADIOKULTURA Irratia (RADIOKULTURA)

2005eko azaroa bukaeratik 20 urte igaro dira. Eta 20 urte igaro dira, interneteko euskal mundura, Radiokultura.eus irratia sortu zenetik. Euskal eta frantses hizkuntzen munduen arteko loturak sortzea dute helburu bertako kideek. Bi mundu hauek lotuko dituzten gune mistoak sortzeko beharretik abiatuta sortu zen Radiokultura, eta horretan aritu dira azken 20 urte hauetan. 

Sortu zenetik, urtero 700 emankizun baino gehiago jartzen dituzte sarean entzungai, eta entzuleak berak interesgarrien iruditzen zaizkionak hautatzen ditu. Mikel Etxeberria aritu da azken urte hauetan Radiokulturan buru belarri lanean. «Lan gaitza izan dugu 20 urte hauetan, baina oso pozik, oso proiektu ederra dela uste dugu oraindik».

20. urteurrena ospatzeko hainbat izan dira aurrera eraman dituzten ekintzak, horien artean dago azaroaren 15erako antolatu dutena. Zuzeneko irratsaio berezia eginen dute larunbat honetan; Musika, irabazteko sariak, topaketak, trukaketak, oroitzapenen partekatzeak eta sorpresa ainitz izango dituzue. Eta bereziki, umore ainitz! Beraz gerturatu nahi duenarentzat, parada izanen duzue azaroaren 15 honetan, arratsaldeko 15:00tatik aurrera, Hazparneko Mimi ostatuan.

Jaurlaritza Logoa