En directo

Malen Frantsesena Arnaiz

«Iruñean bertan euskal kultura garaikideari eskaintzen zaion txoko eder bat da Iruñaldia»

IRUÑALDIAren bigarren edizioa antolatu dute LORALDIAK eta Iruñeko Udalak elkarlanean. Azaroaren 9tik 15era ospatuko den egitasmoan zehar, hamaika izango dira eskainiko diren kultur emanaldiak. Honen inguruan gehiago jakiteko, ZEBRABIDEAN izan da, Amaia Ocerin, LORALDIAko komunikazio arduraduna.

Audio_placeholder

«Iruñean bertan euskal kultura garaikideari eskaintzen zaion txoko eder bat da Iruñaldia»

Loading player...
IRUÑALDIA
IRUÑALDIA (Iruñaldia)

«Grabitate zentroa leku imajinarioa da. Berton indar guztiak batzen dira egonkortasuna eta oreka eskuratuz. Iruñaldiaren bigarren edizio hau grabitate-zentroaren bila dabil. Lehen urrats dardartiak erakutsi zuen bidea. Bigarrenak, berriz, abialdiaren iraunkortasuna ondu beharko du. Herri honek ere grabitate-zentroa behar du. Euskaldunen hiri buruzagia erdigunea eskuratzen dabil. Iruñeak argia bereganatu du. Gure kulturak erreferentziala behar du izan. Iruñaldia pauso apala baino ez da oreka eta egonkortasuna bilatzen duen sormen-bidaia honetan».

Azaroaren 9an hasi eta azaroaren 15ean amaituko den Iruñaldiak jada hasi du bere bigarren edizioa. Loraldiaren baitako ekimen honetan «Iruñean bertan euskal kultura garaikideari eskaintzen zaion txoko eder bat da Iruñaldia» Amaia Ocerin, Loraldiako komunikazio arduradunaren esanetan.

'GEROA GAUR' izenburupean, hamaika izango dira bertaratzen direnek ikusi ahal izango dituzten emanaldiak. Atzo bertan eman zioten hasiera Gayarre Antzokian, Zirkozaurre Konpainiaren 'Harreman' ikuskizunarekin. Gaurtik aurrera beste hamar emankizun izango ditu Iruñaldiak.

 

EGITARAUA

Azaroak 10, astelehena.

Elkar. 19:00etan - Josu Goikoetxea idazlearen Lakioa eleberriaren aurkezpena

Azaroak 11 ,asteartea.

Karrikiri. 19:00etan - Eduardo Valenciaren Sabino Arana Iruñerriko Elkanon obraren aurkezpena, Navarro Villoslada 2024 Sariaren irabazlea

Azaroak 12, asteazkena.

Katakrak. 20:00etan - Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II), Joseba Irazoki gitarristaren eskutik

Azaroak 13, osteguna.

Laba. 19:00etan - Bi zakur Gaztelu plazan dantza-ikuskizuna, Led Silhouette konpainiaren eskutik

Kondestablen 20:30ean - SUKRAMARKUS performance ludikoa, Maite Arroitajauregiren eskutik (Mursego)

Azaroak 14, ostirala.

Baluarte. 19:30ean - Ikimilikiliklik (estreinaldia). Iñaki Salvador, Oreka Tx, Libe Garcia de Cortazar, Intza Alkain eta Itziar Garaluce. Musika, poesia, ikus-entzunezkoak eta txalaparta

Geltoki. 22:15ean - Zoria eta atzoko zaporea XXII. Mendean: antzerkia eta gastronomia uztartzen ditu, La Mapatxa antzerki-taldearen eta Geltokiko sukaldearen eskutik

Azaroak 15, larunbata.

Udaletxe plaza. 12.30ean - Aiurri, Aukeran Dantza konpainiaren ikuskizuna

Udaletxe plaza. 18:00etan - Hitzaurrea esperientzia digitala, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren y Fikzio Fabrikaren eskutik

Gayarre Antzokia. 20:00etan - Zerrautsa. Olaia Inziarteren kontzertua

Jaurlaritza Logoa