En directo

Naiz Irratia

Ainhoa Urteaga x 1

Azaroko ‘Beste Bat’ saioetara batu da Ainhoa Urteaga artista zumaiarra. Irailean kaleratu zuen Nora izeneko single berria, eta datozen egunetan ere, labean ontzen ari den beste lan berri bat emango digu ezagutzera.

Audio_placeholder

Ainhoa Urteaga x 1

Loading player...
Ainhoa Urteaga
Ainhoa Urteaga (Naiz Irratia)

Igande arratsaldearen soinu-banda aukeratzearen ardura izan du Ainhoa Urteaga artista zumaiarrak Naiz Irratiaren uhinetan. ‘Beste Bat’ saioaren bitartez berak gogoko dituen zenbait lan ezagutarazi nahi izan dizkigu artista gazteak lehen atal honetan, bakoitzaren inguruko analisia egin, eta bere lanen erreferentziak ere non topatzen dituen ezagutarazteko.

Ia bi hilabete igaro dira Nora izeneko single berria kaleratu zuenetik, eta poliki-poliki urtearen amaierara iristen ari garen honetan, beste lan berri batzuk ere emango dizkigu ezagutzera datozen asteetan.

Jaurlaritza Logoa