En directo

Ostiral honetatik hasi eta astelehenera bitarte Lau eta Erdiko Eusko Label Txapelketako finalerdiak izango ditugu jokoan, A Seriekoak zein B Seriekoak. Maila nagusian, Aspeko lau pilotari ariko dira lehian. Larunbatean, Gasteizko Ogetan, Joseba Ezkurdiak eta Javi Zabalak jokatuko dute elkarren aurka. Arbizuarrak eskuin eskumuturrean zuen minaren jatorria kolpe bat baino ez zela argituta, jokatzeko moduan izango da errioxarraren aurka. Igandean, bestetik, Altuna eta Peio Etxeberria nor baino nor, duela bi urteko finala. Dena den, ordu hartakotik asko aldenduko den partida aurreikusten du Haritz Jamar gure Katedrako lagunak.
B Serieko finalerdiak ere politak datoz. Alde batetik, bi debutari izango dira elkarren aurka ostiral honetan Diman. Bertako semea den Rekalde eta Amiano aurrez aurre. Astelehenean bestetik, Tolosako Beotibarren ariko dira nor baino nor gehiago Murua eta Senar.


