En directo

Kirol profesionalean, arreta gehiena lesio akutuetan jartzen da: tiradurak, hausturak edo gehiegizko kargak. Baina askotan itzalpean geratzen da beste errealitate bat, kirolari askok egunerokoan pairatzen dutena: min kronikoa. Denboran luzatzen den mina da, askotan lesiorik gabe ere agertzen dena, eta kirolarien errendimenduan, motibazioan eta ongizatean eragin handia izan dezake. Gai horri heldu diogu Mikel Mendioroz fisioterapeutarekin, min kronikoaren jatorriaz, tratamenduaz eta fisioterapeutek prozesu horretan duten funtsezko paperaz hitz egiteko.


