En directo

Peli Lekuona - Oinatz Aizpuru
Entrevista
Mireia Saiz
OPAko ordezkaria

«Erakundeek mutuekin egiten dituzten akordioak osasungintza publikorako arriskutsuak dira»

Estatu espainolean zenbait erkidegok egin moduan, Hego Euskal Herrian langileen zenbait gaixotasun arrunt mutualitateetara bideratu daitezke etorkizunean. Hori gertatu ez dadin, sindikatuek eta eragileek kanpaina bat jarri dute martxan.

Audio_placeholder

«Erakundeek mutuekin egiten dituzten akordioak osasungintza publikorako arriskutsuak dira»

Loading player...
ELA, ESK, Steilas, USO, CGT eta CNT sindikatuen eta Osasun Publikoaren Aldeko plataformaren agerraldia
ELA, ESK, Steilas, USO, CGT eta CNT sindikatuen eta Osasun Publikoaren Aldeko plataformaren agerraldia (Oskar Matxin | FOKU)

Sindikatuak eta Osasun Publikoaren Aldeko Plataforma (OPA) kezkaturik daude Hego Euskal Herriko erakundeek langileek pairatzen dituzten zenbait gaixotasun arrunt mutualitateetara bideratzeko eman dezaketen urratsarekin. Arrisku horren salaketa egin berritan, NAIZ irratian izan da OPAko ordezkari Mireia Saiz. 

CCOO eta UGT sindikatuek CEOE eta CEPYME patronalekin langileek pairatzen dituzten hainbat gaixotasun arrunt pribatizatzea eta osasun publikoko jarduerak mutualitateen esku uztea adostu zuten Estatu espainolean. Zenbait erkidegok martxan jarri dituzte, eta arrisku hori ikusten dute Hego Euskal Herrian ere, hori langileen osasun eskubide urraketa dela uste du Saizek.

«Egin nahi dutena da langileen gaixotasun arruntak mutualitateetara bideratu, ondorio oso larriak dakartza honek. Osasun asistentzia bermatu gabe dago. Mutuak enpresa elkarteak dira, haien interesa ez da osasuna lehenestea, alta mediku goiztiarra eman eta lanera berehala itzultzea. Honek ondorioak ditu pazienteen osasunean», azaldu du.

Osasun publikoaren «ezkutuko pribatizazioa» da egiten ari direna Saizen ustez. Besteak beste, medikuaren alta goiztiarrak ematea edota tratamendu oldarkorrak erabiltzeak eragiten dituen kalteak aipatu zituen, eta ondorioetan sakondu du: «Kalitate asistentziala beherantz doa, sistema sanitario horien lanak desmantelatzeko eta desegite prozesu batean murgilduta daude, asistentziaren kalitatean eta osasun eskubideetan narriadura bat ari dira eragiten».

Momentuz jatorri traumatologikoa duten gaixotasun arruntekin abiatu direla azaldu du, «baina handitu daiteke eta gaixotasun arrunt guztiak mutualitateen eskuetan gera daitezke», ohartarazi du. 

Nafarroan abiatu da prozesua

Hego Euskal Herrian gertatu daiteke, baina Nafarroako Gobernuak horrelako hitzarmenei aterik ez diola itxi salatu du OPAko ordezkariak, eta «oso arriskutsua» dela gogoratu du: «Nafarroan lehen urratsak ematen ari dira, horregatik da oso garrantzitsua abiatu dugun kanpainarekin aurrera egitea, geldiarazteko».

«Mutuak ez dira neutroak» gogoratu du Saizek, «interes pribatuen alde mugitzen dira, negozio bat da, eta hain interes propioak lehenesten dituzte langileen eskubideen gainetik». Lesio askoren izaera lanekoa izan arren, mutuek hori «ezkutatu» eta «publikora bideratzen» dituztela arbuiatu du OPAko kideak, «horrek, Osakidetza eta Osasunbidea gainkargatzen dituzte, eta mutuen erantzukizunak alboratzen dira». 

Gehiengo sindikala eta osasun publikoaren aldeko herri plataformak kapaina bateratua abiatu dute, eta hainbat ekintza aurreratu zituen Saizek: Enpresa batzordeetan eta langileen ordezkaritzetan mozioak aurkeztuko dituzte; parlamentuetan ere aurkeztuko dute kanpaina herritarrak sentsibilizatu eta mobilizatzeko. Bestalde medikuei dei bat egiteko baliatu zuen mikrofonoa: «Dei egiten diegu medikuei, kasu traumatologikoak mutuetara ez bideratzeko, guk pentsatzen dugu osasuna ez dela merkantzia bat, mutuek ezin dutela gure gorputzen gainean erabaki, eta osasun publikoak unbiertsala, bidezkoa eta interes enpresarialetatik kanpokoa izan behar duela».

 

Jaurlaritza Logoa