En directo

Gaurko saioan martxoan argitaratutako diskoen errepasoa egiten hasi gara eta gure artistak protagonista izan dira: Rodeo, Dena, Calathea eta Indabe taldeek diskoa plazaratu zuten martxoan eta lan horietatik ateratako kantak entzun ditugu. Egia esan, martxoaren berrikuspena hurrengo astean bukatuko dugula aitortu behar dugu, hilabete potentea izan zelako kalitatez eta kopuruz. Martxokoez aparte, ostiralean bertan kaleratutako bi diskorekin egin dugu topo; Mammoth WVH eta Brandi Carlile. Gainera, Dut eta Violent Sohoren klasikoak ere entzun ditugu…. Ah! eta saio honetan zarata maite dugunez, Naiz Presidenteren lan berria ere dastatu dugu.


