En directo

Donostiako Kursaalen egin du Inspira Bizitzak aurten Kutxa Fundazioak. 1.800 ikasle eta 80 profesional inguru elkartu dituzte. Ekimenaren helburua da euren etorkizuna erabakitzear diren gazteei erreferentzia izan daitezkeen profesionalen testigantzak jartzea eskura.
NAIZ Irratiak saio berezia egin du topaketatik bertatik. Antolatzaileen azalpenekin eta protagonisten hitzekin jaso du ekimenak eman duena.


