En directo

Nafarroako bertsolari txapelketak bete du fase honen lehen erdia, Auritz eta Mutiloako saioetatik Eneko Lazkoz eta Julio Sotok lortu dute finalaurrekoetarako zuzeneko txartela, euren saioak irabazita. Asteburu honetako Iruritako saioak eta heldu den asteko Los Arcosekoek osatuko dute fasea. Bertso dotore eta ondo josiak entzun ditugu lehen bi saio honetan, Jan Urban handia ekarri du gogora Lazkozek eta gazteleratik euskararako hautua eginda entzun ditugu Ekhiñe Zapiain eta Julio Soto, besteak beste.
Bizkaiaren kasuan, finalaurrekoetan ariko direnen zerrenda erabaki da. Hamaika bertsolarik eman dute hurrengo faserako urratsa, horietako lau lehen aldiz ariko dira fase honetan (Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Enare Muniategi eta Maite Sarasola), eta azken txapelketako zazpi finalistak gehituko zaizkie fase honetan (Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Gorka Pagonabarraga, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti; Nerea Ibarzabal azken txapeldunak ez du parte hartu txapelketan). Urriaren 26ko asteburutik aurrera izango dira kanporaketak, bi itzulitara. Modu honetan geratu da lehen fase honetako sailkapena:
Saioak irabazita sailkatu direnak:
518.5 Aitor Bizkarra Ruiz
480 Txaber Altube Sarrionandia
473 Irune Basagoiti Agirre
470,5 Ibai Amillategi Omaetxea
464 Unai Mendiburu Valor
Puntuazioz sailkatu direnak:
473 Enare Muniategi Agirre
458
Imanol Uria Albizuri
458 Maite Sarasola Isazelaia
458 Lurdes Ondaro Mallea
455,5 Mikel Goiriena Larrazabal
452 Bittor Altube Sarrionandia
Finalaurrekoetatik kanpo:
451 Asier Galarza Garai
451 Izaro Bilbao Arostegi
450,5 Janire Arrizabalaga Munduate
447 Mikel Retolaza Etxebarria
446.5 Koldo Gezuraga Seijido
445 Garazi Navarro Ugarteburu
444.5 Iruri Altzerreka Martinez
440 Paule Ixiar Loizaga Legarra
432.5
Jone Larrinaga Dañobeitia
432 Araitz Katarain Mugarza
425.5 Josune Aramendi Perez
424,5 Peio Molinuevo Martin
423 Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
422.5 Iker Uriarte Urrutia
418.5
Ander Ucelay Aristi
417.5 Peru Vidal Gurrutxaga
416 Beñat Bilbao Landa
411.5 Garikoitz Sarriugarte Onaindia
406,5 Aitor Esteban Etxebarria



