En directo

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria
Entrevista
Maialen Errotabehere
Musikaria

«Biktimen ahotsa entzun behar dute luze bortxatzaileek, ikusteko eragin dietena biktimei»

Musikari eta abesbatza zuzendari gisa bide luzea egindakoa da Maialen Errotabehere lapurtarra, musikaz harago ere badu zer esana. 

Audio_placeholder

«Biktimen ahotsa entzun behar dute luze bortxatzaileek, ikusteko eragin dietena biktimei»

Loading player...
Maialen Errotabehere NAIZ Irratiko estudio nagusian
Maialen Errotabehere NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Maialen Errotabeherek (Baiona, 1983) Agorila diskoetxean 5 urtez egin zuen lan. Hegalka, MMX, DJ Balpore’s eta Briganthiya taldeetan egon da, eta 4 disko argitaratu ditut bakarka. Haiz’Hegoa gizonezko abesbatza zuzendu du eta baita Haiz’Hegoa Tikki.

Maialen Errotabeherek irribarreari uko egin gabe gogoeta interesgarriak utzi ditu Otea Lili saioan, alaia da. Uste du pertsonak ez direla gorputzak bakarrik, berritzen diren energiak garela dio. Beti eraikitzen ari den emaztea dela pentsatzen du. Kinesiologia eta radiesthesia praktikatzen ditu eta gogoko du laguntza eskaintzea behar duenari. Ez du kalaka ematen, zuzen eta xume hitz egiten du.

Kantariak gogoeta interesgarriak utzi ditu Otea Lili saioan. Hemen esaldi soltea jakiteko solasaldiaren nondik norakoa: «Gorputza bere osotasunean hartzea komeni da. Ahotsa berotzeko, lehenbizi gorputza ariketekin berotu behar da». «Musikaren industriak askotan ez ditu kontuan hartzen musikarien beharrak eta askatasunak». «Biluzik ibiltzea biziki maite dut, baina nire etxean». «Mamu eta fantasmetan sinesten dut, ez gara bakarrik gorputzak, berritzen diren energiak gara. Batzuetan errealitate konkretuetatik ihes egitea maite dut». «Erlijioak dogmak dira eta ez ditut maite. Elizak biziki forman dira enpresa gisa». «Ez naiz biziki kartzela zale, gure gizartean badago lan handi bat egiteko, kontzientziatzeko. Biktimen ahotsa entzun behar dute luze bortxatzaileek, ikusteko eragin dutena biktimen ahotsetik». «Txertoa ere ez da pilula magiko bat, bortizkeria ere izan zen». «Borroka armatua erantzun bat izan zen».

Jaurlaritza Logoa