En directo

Hainbat txostenen arabera, orain arte aplikatutako neurriek ez dute balio izan espeziearen egoera kritikoa lehengoratzeko, eta, horren aurrean, Arrantza Sailak espeziea berreskuratzeko neurriak indartzea erabaki du egoera atzeraezina izan baino lehen. Eizagirrek ez du Jaurlaritzaren debekua ulertzen, urte batetik bestera txostenen ondorioak ez direlako aldatu, bai ordea neurriak. Debekua euskal kostaldeei soilik aplikatzea kritikatu du eta gaineratu du beste eremuetan ere hala egingo balitz, lehenak izango liratekeela araua onartzen.


