En directo
.jpeg)
Zazpigarrenez ospatuko dute Harria Festibala, Borderline Fabrikak antolatzen duen arte eszenikoen jaialdia. Aurtengoan urriaren 9tik 12ra ospatuko dute, egitarau oparo eta anitza bide hartuta. Eta horren inguruko xehetasunak emateko, Zebrabidea saioan izan da Ander Fernandez, Borderlineko kidea.
Harria Festibala, arte eszenikoen jaialdi baten eta auzo bateko festen arteko nahasketa bat dela dio Anderrek. «Gure geltokiko auzo arraro honi, edo ezleku honi, izaera bat, nortasun bat edo geltoki bat emateko gogoa eta aitzakia dira artea eta sorkuntza, baina baita festa eta trukea ere».


