En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Urriaren 24an diskoa datorrela esan du Amaia MIrandak ‘Amak dio’ kantua kaleratuta

Musikari bizkaitarrak datorren urriaren 24an kaleratuko du dagoeneko zuzenekoetan aurkezten ari den ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ diskoa. Ustekabeko lan moduan dator eta Nacho Mur musikari eta bidelaguna izan du ondoan ekoizle lanetan.

Audio_placeholder

Urriaren 24an diskoa datorrela esan du Amaia MIrandak ‘Amak dio’ kantua kaleratuta

Loading player...
Urriaren 24an kaleratuko du hirugarren lan luzea Amaia Mirandak.
Urriaren 24an kaleratuko du hirugarren lan luzea Amaia Mirandak. (Carla PÉREZ VAS)

Bata bestea oholtzan ordezten egotetik elkarrekin lan egitera pasa dira Amaia Miranda eta Nacho Mur musikari bizkaitarraren diskoa onduz. Mirandak bere ibilbideko hirugarren lana izango du ‘Cada vez que te veo lo entiendo’, iaz ‘Mientras vivas brilla’ lana kaleratu ostean. Euskaraz geroz eta gehiago sortzen ari dela bagenekien eta bide horretatik etorri da ‘Amak dio’ aurrerapen kantua.

«Egun batez ohartu nintzen nik 30 urte nituela eta, noizbait, nire amak ere adin hori bera izan zuela. Ordutik, gauzak beste modu batetara ikusi eta ulertzen ditut», kontatu digu Amaia Mirandak MusikHaria saioan. Urriaren 24an etorriko da diskoa eta dagoeneko zuzenean ari da kantuak aurkezten, esaterako, kantua kaleratu zuen egunean bertan, Gasteizko Artium museoan zuzeneko berezia eskaini zuen Nacho Murrekin. 

Ea zer dakarren musikari bizkaitarrak lan honetan. Momentuz, aurrerapen kantuan, aurreko lanetan topatu ez dugun unibertso musikal eta soniko batekin egin dugu topo. Bideoklipa ere egin dio kantuarekin, zinematografikoa, laburmetrai moduan ere aurkeztu duena. Momentuz, Bartzelonako Zumzeig Kooperatiban egon zirenek soilik ikusi ahal izan dute eta, gainera, ‘Entre mi sangre y el llanto’ kaleratu gabeko kantua ere entzun dute ikus-entzunekoa ikusi dutenek. 

Ea laster denon gozagarri dugun.

Jaurlaritza Logoa