En directo

Bigarren Kafea

«Trumpek proposatzen duenak ez du babes zientifikorik»

Ikasturteko lehen zientzia saioa izan dugu Izortze Santin Gomezekin. Euskal Herriko Unibertsitatean biologian doktorea da eta ikerkuntzan dihardu Santinek eta hiru gai besapean hartuta etorri da Bigarren Kafera.

 

Audio_placeholder

«Trumpek proposatzen duenak ez du babes zientifikorik»

Loading player...

 

Donald Trumpek egindako adierazpen batzuk izan ditu hizpide lehenik. AEBetako presidenteak haurdunaldian parazetamola hartzea eta autismoa lotu zituen eta Santinek, artikulu batean oinarrituta, Trumpen esana baieztatzen duen oinarri zientifikorik ez dagoela esan digu. Horrez gain, autismoa gaixotasuna edo baldintza bat ote denaren inguruko eztabaidaz ondokoa againeratu du. «Eztabaida handia dago, baina uste dut geroz eta onartuago dagoela autismoa baldintza bat dela; horregatik askok diote, ez dela medikamentu konkretu batekin tratatu behar».

Adimen artifizialaren inguruan ere aritu da Santin. Edo zehatzago esanda, adimen artifizialaren bitartez bakterioak akabatu ahal dituzten bakteriofagoen genomak diseinatzearen inguruan. Horren inguruko artikulu batek jarri du hizpidea eta sistemaren entrenamenduak zehaztasuna ekarriko duela ondorioztatu da.

Azkenik, abesti edo melodia bat buruan sartzen zaigunean eta bertatik atera ezinda zergatik geratzen denaren inguruko azalpen zientifikoa eman digu. Abestiak ezaugarri zehatz batzuk izan behar du, gugan eragin hori izateko. «Pertsonen %90ak astean behin sentitzen du hau, eta %26ak egunean behin baino gehiagotan».

Entzun Izortze Santin Gomezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa